XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

zomorro batzuk mokoarekin heldu eta zomorroak agerian zituela alde egin zuen herabeti.

Bizpahiru atsedenaldi egin zituen Patxik.

Horietako batean ikusi zuen zapelatza, zeruaren lautadan galdutako hegaztia zirudien.

Eta gertaera gogoratu zuen: mendian egurra egiten ari zirela, zapelatza zetorren txantxangorriaren atzetik; eta txantxangorria ezinean jada, azken aukeran.

Auskeneko osaba eta Patxiren artean pausatu eta babes hartu zuen; zapelatzak etsipenez utzi zuen harrapakina.

Kantuz, isildu gabe eskertu zigun txantxangorriak, lotsagabe hark!.

Kaz-kaz, kaz, belarrak... Auskeneko osaba eta izeba zendu zireneko egunak oroitu zituen Patxik.

Auskene baserria saldu zutenean, nora joan ote ziren otsoko eta axeria, oilar pixkorra, jinjunaren abestia, naturaren irakaspenak, ilargiaren tranpak... nora etxeko erleak.

Auskene betirako itzali al zen? Bai, itzali egin huen , kaz-kaz, kaz, belarrak...

Beste behin etorri zen argi-oilarra eta mokoan eraman zuen harrapatutako zomorro pardela.

Guztiz zutitu zen Patxi eta argi-oilarra joan zen aurkako lekura begiratu zuen: Guadalupera, Jaizkibelgo muturrera, Hondarribira.

- Itzultzeko asmorik ez galdu, Ander -esan zuen paisajeari beha, begiak lauso.

Karrikan kimu berria diagu -erantsi zuen begitartea alaituz.

Bilobaz ari zen.

Zozo bikotea zalapartatsu irten zen lahar artetik.

Eguzki aldera begiratu zuen Patxik... Hamabi t'erdiak laster...